Koronabirusa

Eskola itzulera

Nafar Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu Ikastetxeetan aplikatu beharreko behin betiko protokoloak zehaztea eta ezartzea, eta ez uztea hezkuntza komunitatearen gain COVID kasuen kudeaketaren ardura.

Musukoaren erabilera ikastetxeetan: malgutasuna, baita Lehen Hezkuntzan ere

Covid 19 koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz hartu diren neurriak oso gogorrak izan dira urte eta erdi honetan. Gizarte osoak pairatu ditugu askatasun murrizketak eta neurrien gogortzeak. Noski, osasunak eta elkar zaintzeak lehentasuna zuen egoera batean hartu dira erabakiak, eta, gogorrak izan arren, ezinbestekoak izan dira. Egun, koronabirusaren eraginak behera egin du nabarmen, eta, horri esker, orain arteko neurri gogorrak malgutu ahal izan dira, eta arnasa lasai edo lasaiago hartzen hasi gara.

PRENTSA OHARRA (II) Ikasturtearen amaiera

Positiboa iruditzen zaigu ikasleak geletara itzultzen hasteko plana hemendik diseinatzen jarraitzea, Baina uste dugu ere gure ikasleak ikasgeletara itzultzea Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eragileekin landu behar duen erabakia dela..

Hezkuntza Sailaren planaren balorazioa

Ikastolen Elkartearen prentsa oharra Ikasturte amaierarako Cristina Uriarte sailburuak aurkeztu duen hezkuntza planaren gainean

Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordearen eskertza ikastolakide guztiei

Konfinamenduak eragindako egoera berezi honetan orain arte egin duten guztia errekonozitu eta eskertu die, ikasle, irakasle, langile eta familiei

Udazkenean ospatuko dira ikastolen udaberriko jaiak

Gizateria eta gizarte krisi honetan ezinezkoa zen Herri Urratsek, Ibilaldiak eta Araba Euskarazek datei eustea

Koronabirusa. Ikastolen lehentasunak

Osasuna, hezkuntza zerbitzua eta lanpostuak bermatzea lehenetsi ditu Ikastolen Elkarteak

Koronabirusa: ikasleek ikasketak etxetik egiteko aginduaren aurrean

Koronabirusa hedatzea moteltzeko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ikasle guztiak etxeratzeko eta ikasketak etxetik egiteko hartutako neurriaren aurrean, Ikastolen Elkartetik hau adierazi nahi dugu:

Gure lehentasuna da ikasleen ikasketa prozesuaren egunerokotasunaren etenak ahalik eta eragin gutxien izatea eta, etxean daudela, egunero ikasteko ohiturari eustea eta eskola jarduera modu ez presentzialean ahalik eta egokien egitea.

Horretarako Ikastolen Elkarteak ikastolen esku jarri ditu bere baliabideak eta azpiegitura guztiak.

RSS - Koronabirusa-era harpidetu