Webgune honetan, Lehen Hezkuntzako Txanela proiektua osatzen duten unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu. Ohiko jarduerak ertz urdina duten laukietan erakutsiko dira, eta IKT jarduerak, berriz, ertz berdea duten laukietan.
IKT jardueraz gain, irakaslearen ardura den curriculumaren zehaztapena egiteko lagungarri izan daitekeen tresna bat agertuko da, ikasle-taldearekin unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen jarduera-segidak antolatzeko baliagarri izango zaiona, hain zuzen.
Lehen hezkuntzan eskaintzen diren mintegiek lotura zuzena dute egun proposatzen diren ikasmaterialen ERABILPEN EGOKIAREKIN. Berebiziko garrantzia hartzen dute metodologiaren inguruko prestakuntza saioek.