Txanela.net

Webgune honetan, Lehen Hezkuntzako Txanela proiektua osatzen duten  unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu  ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu. Ohiko jarduerak ertz urdina duten laukietan erakutsiko dira, eta IKT jarduerak, berriz, ertz berdea duten  laukietan.

IKT jardueraz gain, irakaslearen ardura den curriculumaren zehaztapena egiteko lagungarri izan daitekeen tresna bat agertuko da, ikasle-taldearekin unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen jarduera-segidak antolatzeko baliagarri izango zaiona,  hain zuzen.

www.txanela.net

Sarrera orrian, Txanela Proiektuaren ezaugarri nagusiak eta webgunean sartzeko aukera eskainiko da, irakasle zein ikasle moduan.