Juul 2014 "Ikastolak, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina: emaitzak eta argazkiak ikastoletan", informazio gehiago drive.google.com, noticiasdenavarra.com
Mezu honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko ikusgai dituzuela ikastola.net webgunean Ikastolen XXI. Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu zuten adituei egin genizkien elkarrizketak. Hauexek dira protagonistak:
Ikastolen Jaiak, ikastolen egunak dira. Euskararen erabilera eta euskal kultura suspertzea ditugu helburu. Beraz, antolaketa osoan eta bereziki egitarauan oinarria euskara eta euskal kultura izango dira. Musika talde, jolas, joko eta eskaintza desberdinak euskaldunak izango dira.
Jai parte-hartzaileak dira, non komunikazio hizkuntza euskara izango den eta lagunarteko harremanak euskaraz izango diren. Aisialdi eredua, adin tarte guztiak, gizarte eremu eta gustu guztiak uztartuz, euskaltzaletasuna bultzatuko duten jaiak dira.