anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Bigarren hezkuntza

DBH

  • EKI arlo guztietan material digitala izateko aukera

    Alexia Classroom erabiltzaileentzat

    Digitalki lan egiten ez duten arloetan era digitalean lantzeko aukera. Lizentziak kudeatuko dira eta arlo guztietako eduki digitalak jarriko dira Ikastolen esku. Interesa duen ikastolak Oihan Odriozolari bideratu behar dio eskaera oodriozola@ehi.ikastola.eus helbidera idatziz

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 1 - 2 - 3 mailak

  • Aitonaren tailerra

    Etapako txikienentzat proposatzen den multimedia jolasa da, Txanelako proiektuetan oinarritzen da eta gaiak lantzeko era ludikoa bultzatzen da. lotura

Haur Hezkuntza

  • TTantto

    Haur Hezkuntzako 3-4 urteko haurrentzat pentsatutako jolasa. Ttanttorekin batera jolasean gure egunerokotasuneko hainbat gai landuko ditugu. lotura

Ikasle eta langileentzako bideo tutorialak

Aplikazio ezberdinak

  • Bideo tutorialak

    Ikasmaterialetan egoera ezberdinei erantzuteko eta ezagutzak aplikatzeko erabilgarriak diren aplikazio ezberdinak: lucichart, audacity, geogebra... bideoa

Sarrera

Orri honen helburua ikastolen elkarteak ikastolen eskura doan jarriko dituen baliabide digitalen zerrenda aurkeztea da. Baliabide bakoitzaren ondoan daukazue berau azaltzen duen azalpen labur bat, baita erabili nahi izanezgero ere norekin jarri behar duzuen harremanetan.

Koronabirusa. Ikastolen lehentasunak

Osasuna, hezkuntza zerbitzua eta lanpostuak bermatzea lehenetsi ditu Ikastolen Elkarteak

2020-03-17 Prentsa Bilduma

KOMUNIKABIDEAK

Etxean, eskola jarduerak 

2020-03-13 Prentsa Bilduma

KOMUNIKABIDEETAN

Osasun neurriak, koronabirusen aurka

Koronabirusa: ikasleek ikasketak etxetik egiteko aginduaren aurrean

Koronabirusa hedatzea moteltzeko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ikasle guztiak etxeratzeko eta ikasketak etxetik egiteko hartutako neurriaren aurrean, Ikastolen Elkartetik hau adierazi nahi dugu:

Gure lehentasuna da ikasleen ikasketa prozesuaren egunerokotasunaren etenak ahalik eta eragin gutxien izatea eta, etxean daudela, egunero ikasteko ohiturari eustea eta eskola jarduera modu ez presentzialean ahalik eta egokien egitea.

Horretarako Ikastolen Elkarteak ikastolen esku jarri ditu bere baliabideak eta azpiegitura guztiak.

Bost ikastolak autokontsumoaren aldeko apustua egin dute Goiener Taldearen eskutik

Energia sortu eta fakturan aurrezteaz gain, kontzientziazioa eta hezkuntza sustatuko dituzte

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu