Hainbat ikastarotako fitxategiak igotzeko, partekatzeko eta bertako galderen joan etorria elikatzeko tresna dugu hau. Modu errazean besteekin lanak eta iritziak trukatzeko eta interesgarriak gerta daitezken estekak ipintzeko erabiltzen dugu, baina, bereziki, emailea den taldearekin komunikazio zuzena ziurtatzen digu.
Ikastola ereduak suposatzen duen urtez urteko prestakuntza eskaintzea da gure xedea. Bertatik abiatuz, kalitatezko hezkuntza euskalduna eta berritzailea garatu ahal izateko ezinbestekoa da ikastoletako langileria, ikasleria eta gurasoen formazioa bermatzea.
Iragarki handirik ez dugu egin, baina aipatu nahi dizuegu dagoeneko eskuragarri dagoela Ttantto-ren aplikazioa tablet eta smartphonentzat. Hura eskuratzeko nahikoa da gogleplay-ren deskarga orrialdera jo, bilatzailean Ttantto idatzi eta aplikazioa jaistea.
Beasaingo ikastola hazten : 400 metro koadro gehiago Urbialde enparantzan.
Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena, eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.
AISIOLA, EHIk bultzatutako Astialdiko Hezitzaile Eskola da. Bere helburua, aisialdiko begiraleak edo monitoreak hezitzea da, EHIk antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako (udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak,...) eta orokorrean hezkuntza ez-formalaren esparruan ikastolek antolatzen dituzten ekintza guztietarako (astialdiko taldeak, liburutegien kudeaketa, jantokien dinamizazioa, ikasbidaiak, ikasle-trukea, neguko kirolak, tailerrak,...)