anonymous user

Term to add to anonymous user rol

Aurkezpena

Berriak atalaren aurkezpena

Ikastola aldizkaria

Ikastola aldizkaria

Ikastola Aldizkaria gure aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu gara.

Hori horrela, 2012tik, paperezko bertsioaz gain, aldizkari digitala ere egiten dugu, eta bere txoko propioa eskaintzen, irakurlearen bidea erraztu asmoz.

Aurkezpena

Bost dira Ikastolen Jaiak: Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Gipuzkoakoa izan zen lehena, Kilometroak, 1977an sortu zena. Ikastolen premiak oso handiak zirelako sortu zen, eta berehala zabaldu zen egitasmoa beste lurraldetara. Horrela jaio ziren Ibilaldia (1979an), Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez (1981ean) eta Herri Urrats (1983an). 

Hasieran eraikitako zutabeak bizirik diraute oraindik.

Bihar abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa

Martxoaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren ostiralean izango da Zarautzen eta, gainontzeko kanporaketa saioetan bezala, hiru ekimen izango dira:

Udako Aisialdi Eskaintza: izen-ematea web gune berriarekin abiatzen da!

Gaur, martxoaren 5ean, ireki da Udako Aisialdi Eskaintzaren izen ematea. Aurten, gainera, jantzi berriekin dator, bi egonaldi berri eskaintzen direlako eta guztia atari berri batean atondu delako.

Ibilaldiaren data aldaketari buruzko azalpenak

Gaur, ostirala, EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta Bizkaiko Lurralde Batzordeko koordinatzaile Juan Carlos Gomezek hedabideen aurreko agerraldia egin dute, aurtengo Ibilaldia jaia astebetez atzerako hartutako erabakiaren xehetasunak emate aldera. Prentsaurrekoa azken asteetan sare sozialetan eta Gernikan eta inguruetan piztu den eztabaidak bultzatuta egin da, eta, era berean, erabakiaren erantzukizuna EHIrena eta Bizkaiko Lurralde Batzordearena izan dela argi uzteko.

Hauxe da gaurko prentsaurrekoan esan dena.

Urtesasoiak.com webgunea martxan

Antzinatik gaur egunera arte dirauten Euskal Herriko usadio eta ospakizun garrantzitsuenen bilduma osatzen duen Urte-Sasoiak egitasmoa webgune bilakatu da. Gaur aurkeztu dute, Bilbon, Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak.

Zerbitzu eskaintza

Herri mugimendu desberdinek,  elkarteek,  udaletxeek… aisialdirako espresuki eskaturiko zerbitzuen eskaintza:

Material salmenta

Adin tarte bakoitzera egokitutako jolasmaterialaren salmenta:

Orriak

RSS - anonymous user-era harpidetu