HIZKUNTZA-PROIEKTUA GARATZEN: PLAN ESTRATEGIKOA GARATZEKO MINTEGIA. IRUÑEA

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteazkena, 2021, Uztaila 14-tik Asteartea, 2021, Iraila 28-ra
Saioak: 
2021/09/29 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2021/11/17 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2022/02/02 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
2022/05/11 (Asteazkena) 15:30-tik 18:00-ra
Iraupena: 
10 ordu
Oharrak: 

 

 

 

 

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

Ikastoletako Hizkuntza-Proiektua dinamizatzeko ardura duten teknikariei hura berritzeko gidaritza eskaintzea.

Ikastoletako Hizkuntza-Proiektuaren lan-ildoak indartzeko eta berritzeko formazioa eskaintzea.

Ikastoletako teknikariei egitasmo eta lan-ildoen koordinaziorako eta trukerako foroa eskaintzea.

 

Edukiak: 
  • Betebehar administratiboak* nola baliatu ikastolan Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko.
  • Ikastolaren Hizkuntza-Proiektuaren diagnosi kualitatibo eta kuantitatiboa egitetik*, 2022-2026 plan estrategikoa idaztera, orientabideak.
  • Plan Estrategikotik 22/23 Urteko planera, orientabideak.
  • Gela barruko esparruan hizkuntzaren dimentsioa bistaratu: Hizkuntzen Trataera Integrala.
  • Gelaz kanpoko esparruan, hizkuntza-portaeran eragiteko esku-hartzea eta estrategiak.
  • Eremu instituzionalean, gurasoak ikastolaren helburuekin nola lerratu: eskuhartze sistematizatua.

*Eduki horien lanketa EAEko ikastolek administrazioarekiko edo Hizkuntza Proiektuaren garapenarekiko dituzten beharren arabera egokituko dira. 

Metodologia: 

Saioetan betebeharrei erantzuteko eta Hizkuntza-Proiektua berrindartzeko  orientabideak eta tresnak zabalduko dira.

Ikastoletan gauzatzen diren ekintza eta proiektuak partekatzea sustatuko da eta EHItik nahiz bestelako gizarte eragileengandik datozen egitasmoen berri emango da.

Foroa erabiliko da zalantzak argitzeko, zeregin administratiboen berri emateko eta informazioa biltzeko.

Emaileak: 
Inma Muñoa Barredo
Helena Baraibar Aizeburu
Juanjo Respaldiza Ozaeta
Hartzaile mota: 
• Ikastoletako Hizkuntza Proiektuen dinamizatzaileak • Ikastoletako Hizkuntza Proiektua taldeko kideak
Ikastaro zerrendara itzuli