ELKARREKIN IKASTEN ETA BIZITZEN IKASTEKO PROZEDURA METADIZIPLINARRAK LANTZEN TXANELAKO UNITATEETAN
1. Prestakuntza jardueraren titulua:
ELKARREKIN IKASTEN ETA BIZITZEN IKASTEKO PROZEDURA METADIZIPLINARRAK LANTZEN TXANELAKO UNITATEETAN
2. Emailea/k:
Mikele Iztueta
Salbatore Mitxelena ikastolako irakasleak
3. Saio kopurua: 2
4. Ordu kopurua saioko: 4
5. Jarduera garatzeko lekua zehaztu: Ikastolen etxean.
6. Jarduera burutzeko egunak zehaztu:
· Irailak 23 2. Zikloko irakasleei zuzenduta.
· Urriak 8 3. Zikloko irakasleei zuzenduta .
7. Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu (hasiera ordua eta amaiera ordua):
9:00-13:00
8. Prestakuntza jardueraren helburuak:
Hau da saio hauen helburua: taldeetan elkarrekin aritzeko, elkar eraginean ikasteko eta elkarrekin ikasten eta bizitzen ikasteko hainbat estrategiaz jabetzea, eta irakats eta ikas prozesuan hobekuntzak ezartzeko, geure eguneroko jarduna hobetzeko Txanelako unitateetan aplikatzeko eredu praktiko eta errealak ezagutzea.
9. Edukiak:
Saio guztiak dagokion zikloari egokitutako edukia izango dute:
1. Elkarrekin ikasten eta bizitzen ikasteko prozeduren lanketa:
· pertsonarteko komunikazioa
· ikasteko lankidetza
· giza portaerak
· gatazken kudeaketa
2. Zikloari dagokion unitate baten lanketa eta praktika.
1 .saioa irailak 23 . Bigarren zikloko irakasleei zuzenduta.
2.saioa: urriak 8 . Hirugarren zikloko irakasleei zuzenduta.
10. Metodologia:
Azalpena eta praktika konbinatuz garatuko dira prestakuntza-saioak. Aldez aurretik ekarri beharreko materiala adieraziko da.
11. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
12. Hartzaile mota:
2. Eta 3. Zikloko irakasleei zuzendut
13. Gehienezko ikasle kopurua:
30