EKI LMH 6. MAILA. EBALUAZIOA. DURANGO
Ikastola bakoitzeko gutxienez bi irakasle etortzea gomendatzen dugu. Irakasle horiek arduratuko dira, ebaluazio gaiaren inguruan jasotako formazioa etortzerik ez duten kideekin saretzea eta bideratzea.
EKI-Lehen Hezkuntza 6.mailako ebaluazioaren markoa azaltzea ikuspegi pedagogikotik zein teknikotik. Hau da, marko horren baitan, ebaluatzeko zer tresna eta irizpide erabili eta emaitzak nola komunikatu ulertzea.
- EKI Lehen Hezkuntza proiektuaren ebaluazioaren markoa:
- Ebaluazioaren funtsezko funtzioak
- Diziplinarteko integrazio-konpetentzia ardatz duen unitate didaktikoaren ebaluazioa: Arloko konpetentziak eta Oinarrizko konpetentziak
- Ebaluatzeko tresnak eta irizpideak
- Ebaluazioaren komunikazioa
• Ebaluazio markoaren ildoak azaldu. • Ebaluazio irizpideak eta adierazleak azaldu • Galderak, kezkak eta zalantzak jaso eta argitu. • Saioan parte hartze aktiboa izatea.
Oihan Odriozola Aranburu