GORPUTZ HEZKUNTZA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA
Jarduera burutzeko egunaK: EZ DIRA URTARRILA ARTE DATAK FINKATUKO
Oharra: Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan,gorputz hezkuntzako irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA
- Gorputz hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
- DBH1. mailako unitateen lanketan jarraitu eta ahal balitz DBH 2ko lanketa hasi, beti ere arloa ebaluazio konpetentziala egiteko irizpideak definituz.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean DBH 1. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
EKI ikasmaterialaren diseinuan oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketa egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.