KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA:PRAKTIKA ONEN TRUKAKETA (EFQM)
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Ostirala, 2016, Azaroa 4-ra
Iraupena:
12 ordu
Oharrak:
Jarduera garatzeko lekua: Ibaizabal Ikastolan lehengo bi saioak eta maiatzaren 10ekoa Ikastolen Etxean
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
- Kudeaketa sistema baten bidez lanean dabiltzan ahalik eta Ikastola gehien koordinazio gunea izatea.
- Kudeaketa aurreratuaren ereduan sakontzea eta ikastoletan egin beharreko egokitzapenak identifikatzea.
- Ikastolek kudeaketarako erabiltzen duten sistematizazioa eta erremintak ezagutzea.
- Ikastolen praktika onak partekatzea.
- Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana bultzatzea.
Edukiak:
- Kudeaketa aurreratuaren ereduaren irizpideak ezagutu.
- Beste kudeaketa sistemak eta ikastolek horren arabera nola egiten duten lana ezagutu.
- Kudeketetarako erremintak (denboraren kudeaketa, ikas-irakaskuntza prozesuak...) sortu eta elkarbanatu.
- Ikastolen AAK-ak (Arrakastarako Adierale Klabeak) identifikatu eta erkatu.
- Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana.
Metodologia:
Saio presentzialak:
- Ikastolen praktika onen aurkezpenak.
- Aukeratutako gaiaren aurkezpen laburra.
- Talde txikietan gaiaren hausnarketa eta kasuan kasu talde ariketak.
- Talde handian hausnarketaren partekatzea.
Moodle plataformaren bidezko jarraipena:
- Saioen hausnarketen bilketa.
- Material guztien bilketa.
- Kudeaketa sistemen inguruan sor daitezkeen informazio eta eztabaiden gunea.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Ikasturte bukaeran ikastola parte-hartzaileei inkesta pasatuko zaie.
Emaileak:
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota:
Erabateko kalitatearen kudeaketa sistema martxan duten edota martxan jarri nahi duten ikastolek.