EKI IKT ON-LINE: KONTZEPTU-MAPAK, ESKEMAK ETA INFOGRAFIAK SORTU (LUCIDCHART)
1.- Prestakuntza jardueraren titulua: Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak sortu Lucidchart erabiliz on-line ikastaroa
2.- Emailea/k: IKT taldeko kideak
3.- Jarduera garatzeko egunak: irailaren 28tik urriaren 9ra arte
- 2 astetako on-line ikastaroa
- Ikastaro tutorizatua eta bi goizetan zuzeneko kontsultak egiteko aukerarekin (bi goiz horiek finkatuko dira)
4.- Prestakuntza jardueraren helburuak:
Kontzeptu-mapa, eskemak eta infografiak digitalki egiteko Lucidchart aplikazioa erabiltzen ikasi
5.- Jarduera garatzeko metodologia:
- Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
- Jarduerak proposatuko dira edukian trebatzeko eta jarduera horien emaitza tutoreari pasako zaio
- Tutoreak jarduerak berrikusiko ditu eta onarpena emango die
- Zalantzak argitzeko bi goiz finkatuko dira: zalantzak e-mailez edo plataformako forotik bideratuko dira. Matrikulatuei adieraziko zaie bere garaian zein goiz eta zein tutore finkatu diren
6.- Edukiak:
Kontzeptu-mapak eta eskemak sortu LucidChart aplikazioa erabiliz
- Kontzeptuak adierazi, kontzeptuen loturak (geziak nola), kontzeptuen arteko hitz lotura nola, kontzeptu-mapak apaindu, txantiloien erabilera…
- Kontzeptu mapak eta eskemak bakarka zein taldeka egin:
● Erdi egina dagoen Kontzeptu mapa osatu.
● Kontzeptu itxura, orriaren tamaina eta ezaugarri nagusiak finkatu.
● Irudiak txertatu.
● Kontzeptu mapa partekatu eta publikatu.
Infografiak osatu eta sortu LucidChart tresna erabiliz
o Infografiak osatu: txantiloia eskuratu, atalak berezitu, atalak blokeatu-askatu, atalak osatu, atal berriak gehitu…
o Infografiak sortu:
o Autoformak aktibatu-desaktibatu
o Autoformak txertatu eta transformatu
o Irudiak txertatu eta transformatu
o Testuak txertatu eta transformatu
o Infografia partekatu
o Infografia publikatu
7.- Hartzaile mota: DBH 1., DBH 2. edo DBH 3. mailako irakasleak
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA