Elgoibarko Ikastola Bruselan, Europako hainbat ikastetxerekin batera

Elgoibar Ikastola gonbidatua izan da Google-ek Bruselasen antolatu duen “Chromebook Pilot and Professional Development” programan parte hartzera, martxoaren 16 eta 17an. Programa hori egina da gelako jardueretara eszenatoki pedagogiko berritzaileak ekartzeko. Bi egunetan zehar partaideek “Future  Classroom Toolkit” baliabide berritzailea bezain baliotsua aztertu eta probatuko dute. Programa honetan Europako beste ikastetxe batzuk ere  izango dira bi egunez. Guretzat gauza handia da, izan ere gure ordezkaritza izango baita estatu mailako bakarra. Oraingo saioek beste bigarren fase bat izango dute, partaide diren ikastetxeetan hainbat esperientzia garatu ondoren, apirilatik aurrera berriro itzuliko baigara, ondorioak partekatzera. Programa hori “Future Classroo Lab” bezala ezagututako egoitzan burutuko da, 1997an 30 Hezkuntza Ministeritza europearrek sortutakoa, ikaskuntza eta irakaskuntza inspiratzeko ingurune bezala, “European Schoolnet” sarearen ardurapean.

 

Ikasturte honetatik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Acer enpresaren Google ChromeBook dispositiboak erabiltzen hasi gara  EKI digitala gauzatu ahal izateko. EKI proiektua  Ikastolen Elkarteak diseinatu duen material berria, pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu. Ikerketa eta Garapen (I+G) moduan garatu da bide hau ikastola gutxi batzuetan, tartean gurea. Honek oinarrizko sei arloak euskarri digitalean (Acer Chromebook dipositboen bitartez) lantzea suposatzen du. Merkatuan irekita dagoen EKI estandarra (testu liburuak) eskaintzen duena baino balio erantsi handiagoa du EKI digitalak.  

EKI-k dituen jarduerak burutzeko  Google-n aplikazioetan laguntza oso egokia izan dugu, eta horien erabilera sakona eta intentsiboa egiten dugu. Hortaz, programa honetan, ikastolak EKI digitala aurkeztuko du, eta Google aplikazioen inguruan egiten dugun erabilera, eta hainbat aplikazioei Ikastolan eman diegun funtzionalitatea (ikaste eta irakaste jardunetan bezala, ikastolako kudeaketa eremuetan ere). Ikastolaren jarduna, Europa mailan ezagutarazteko aukera ezin hobea izango da.