Aste berezi zoragarria Ziburuko kolegioan
Abenduaren 15etik 19a arte, « aste berezi » bat antolatua izan da Ziburuko kolegioko ikasle guzientzat, burumuinak iraulika aritzeko paradarako. Gure ikastolaren Hezkuntza proiektuan kokatzen dugu aipaturiko astea, ikasle bakoitzak bere baitan duen onena eguneroko egoera bakoitzean eman dezan; bere eta besteekiko duen errespetua gara dezan; eta ikastegiko bizian, herritar bizi batean parte har dezan ahalegintzen duen hezkuntz egitasmoa baita.
Aste honetako ardatz nagusiak dira inplikazioa lortzea, kultura eta historia aberastea, esperimentazio zientifikoa eta prebentzioa garatzea. Hala nola : bertso saioak, filmak, bisitak (Baionako Euskal Museoa, Info 7 irrati estudioa, Bilboko Bellas Artes museoa, Baionako erdi aroari buruzko bisita...), mintzaldiak (Aitzol Lasa idazlea), Tailerrak (rap bertso, ipuin sorkuntza, mus jokoaren iniziazioa, jostura, oroigarri, irratigintza), orientazioa, prebentzioa (ARIT elkartea, Planing familial, internet), eta beste hainbeste.
Aste hori ongi borobiltzeko kolegioko kide guziak elkartu dira trikitilarien inguruan ikasle guziak euskal jantziak jantzirik, ostiral arratsaldez, kolegioko ezker paretan. Horren ondotik, Patxi Perez eta bere konpainiak dantza iniziazioa animatu dute : sorgin dantza, mutxikoak, Lantzeko ihauteriak, kaxkarrot martxa, banako eta beste ainitz ere bai! Ikasleek egindako krakada elkar partekatu dute. Arratsalde eder hori ongi bukatzeko, Ekintza taldeak emandako kontzertuarekin aritu dira kantuz eta dantzan, Eguberri ospatzeko Euskara goratuz. « Euskara jalgi hadi plazara » lelopean. Hura animazioa!!!