Hasi da Errigora kanpaina!

Gaur goizean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako agerraldiarekin hasiera eman zaio 'Nafarroako Erriberako uzta euskarari puzka' kanpainaren hirugarren ekitaldiari. Gaur hasi eta bi astetan, Euskal Herri osoan Nafarroako Erriberako nekazaritzaren produktuekin osatutako otarrak salgai egongo dira, eta abenduko lehenbiziko astean banatuko dira.

Jakina den moduan, Errigora ekimenak sustatutako kanpaina honetan bildutako dirua Erriberako nekazarientzat joango da, eta irabaziak, berriz, eskualde horretako euskalgintzara. Zehazki, aurten Biana, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko erabiliko dira irabaziak.

Martin Ugalde Kultur Parkeko agerraldian parte hartu dute kanpainaren sustatzaileek -Errigora, Ikastolen Elkartea, AEK, Sortzen eta Zazapiak Bat-, Nafarroako Erriberako nekazaritza produktuen ekoizleek eta aurtengo kanpainako irabaziak zuzenduko zaizkien eragileek.

Ikastolaz ikastola, euskaltegiz euskaltegi, ahoz aho, kanpaina ezagutarazteko unea da.

Kanpaina abiarazteko espota ere aurkeztu dute. Hementxe duzue.

 

 

Errigora
Errigora
Errigora
Errigora