EKI MUSIKA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2022, Ekaina 28-tik Asteartea, 2022, Iraila 13-ra
Saioak: 
2022/09/14 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2022/11/10 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
2023/03/07 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2023/05/24 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
16 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

DBH 3ko unitateak erabili eta egon daitezkeen arazo eta akatsak detektatu, zuzendu eta hobekuntzak partekatzea.
DBH 1 eta 2ko unitate bakoitzaren inguruko hobekuntza eta feedbacka egitea.
Ebaluazio hezigarrian aurrera-pausuak ematea.
Foroaren bidez informazioa elkar partekatzea.
Barne formazioarako tarteak eskaintzea.

Edukiak: 

EKI Musika unitate proposamenak etaparako.
Alexia Classroom plataforma digitala.
EKI ebaluazioa arloaren ikuspuntutik.
EKI proiektuko egitura eta ebaluazio diseinua.
Arloan erabiltzen diren baliabide digitalak eta pedagogikoak.

Lan dinamika: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Asebetetze galdetegia

Emaileak: 
Ane Muñoa Amas
Hartzaile mota: 
DBH Musika arloko irakasle guztiak
Ikastaro zerrendara itzuli