Beasaingo ikastola hazten
Beasaingo ikastola hazten : 400 metro koadro gehiago Urbialde enparantzan.
Urtarrilaren 14an sinatu du Ikastolak Beasaingo Udalarekin hitzarmena, eta aurrerantzean orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zituen lokalak eskura izango ditu.
Beasaingo Ikastola hazten ari da, eta momentu honetan 250 ikasle ditu matrikulatuta. Bere hazkundea medio, 2013-14 ikasturte hasierarako aurreikusten zuen lokal hauek obratzea, baina, ikasturtea hasita dagoenez, oraingoz txukunketa sakon bat emanda sartuko da bertara, eta opor-garai bat profitatuz antolatuko ditu erabat hurrengo ikasturteetarako erabilerak.
Balio Anitzeko gelaz gain, aniztasunari erantzuteko osagarriak diren espazioaz baliatuko da. 400 metro koadro hauetan.
Udal Gobernuak (Bildu eta Aralar) eta PSE-EEk bultzatu dute akordioa.
Aldi berean, Beasaingo Ikastolak jangela inguruan erabiltzen dituen ERAGINEZeko lehen solairuko hainbat gela Udalaren esku geratuko dira bost urtez.
Informazio gehiago: Diario Vasco, Goierriko Hitza.