HIZKUNTZEN TRATAERA INTEGRALA (HTI): DATOZEN URTEOTAKO EGITASMO ESTRATEGIKOA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2021, Uztaila 19-tik Asteazkena, 2021, Urria 20-ra
Saioak: 
2021/10/21 (Osteguna) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
3 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
Eureka! Zientzia Museoa
Helburuak: 

Dagoeneko Ikastolen Hizkuntz Proiektua berritzeari heldu dio Ikastolen Elkarteak, eta horren baitan Hizkuntzen Trataera Integrala egitasmoak datozen urteotan hartuko duen garrantzia eta eragingo dituen berrikuntzak azalduko dira. Ikastolaren curriculum proiektuan, irakaskuntza programetan eta ebaluazioan izango dituen eraginak kontuan izanik, erabakigarria izango da ikastolako zuzendariaren, arduradun pedagogikoen eta hizkuntza proiektuko dinamizatzailearen sustapena. Beraz, HTI egitasmoak eragingo dituen berrikuntzak eta lan-ildoen aurreikuspena azalduko dira. 

 

Edukiak: 

1

Egitasmoaren justifikazioa.

2

Non eragin behar dugu?

3

Iparra argitzen eta zehazten

4

Hizkuntzen trataera integrala, ezinbesteko zeharkako ikuspegia hezkuntzan

5

Bide-orria, 4 urterako bide-orria

Lan dinamika: 

Azalpen-saioa izango da nagusiki, zenbait gogoeta-ariketa praktikorekin tartekatuz. 

Emaileak: 
Helena Baraibar Aizeburu
XABIER LASA AGIRREZABAL
mikel barrios vazquez
Juanjo Respaldiza Ozaeta
Hartzaile mota: 
Ikastoletako zuzendari, arduradun pedagogiko eta hizkuntza proiektuko dinamizatzaileentzat
Ikastaro zerrendara itzuli