LH MUSIKA MINTEGIA
2021-22 ikasturtean LH 4, 5 eta 6. mailako musika irakasleentzako formazioa izango da. LH 4. mailako musikako 3 unitate berri EKI eredura ekartzea. LH 5 eta 6. mailako 3 unitateak aurrera eramatea eta hauen inguruko hobekuntzak egitea, materialean txertatzea eta ebaluazioan sakontzea izango dira helburuak. Barne formazioarako ere mintegi bakoitzean tarte bat hartzea, denok baitugu zer jaso eta zer eskaini.
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu Ikastola bakoitzean LH 6. mailan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.
Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak.
Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Ane Muñoa Amas