EKI GORPUTZ HEZKUNTZA DBH EREDU KONPETENTZIALEAN.
Lehen saioa Ikastolen Etxean egingo da.
Urtarrileko saioa ONLINE
Apirilaren 21eko saioa Ikastolen Etxean egingo da.
Gorputz Hezkuntza eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitzea (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
DBH 1-2-3. mailako unitateen eta ebaluazio konpetentzialean orain arte egindakoaren aurkeztea eta behar izanez gero egokitzapenak egitea.
DBH 4. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala eta ezaugarri orokorrak aurkeztea eta denen artean osatzea.
Ekiren ezaugarri orokorrak arloaren ikuspegitik hausnartzea ( marko orokorra, unitateen egitura, ebaluazioa...)
Alexia Classroomen erabileran hastapen urratsak egitea.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egitea.
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartu du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Harri Beobide Egaña