Kantabriako Irakasle Zentroetan, Ikastolak
Kantabriako Irakasle Zentroetan, Ikastolak
Ikastolen Elkarteko Bego Gordillo (Azkue Lekeitioko Ikastola), Leire Burdain (Laudioko Ikastola) eta Petro Vera (Orereta Ikastola) aurkezpen-saio berezian izan dira Santanderren “DUA Aplikazioa gelan izeneko Jardunaldian, EKI material pedagogikoetan garapen inklusiboa zertan datzan azaltzeko”, DUA izanik Diseño Universal para el Aprendizaje (Ikaskuntza Diseinu Unibertsala).
Ikastaroaren helburuak izan dira, batetik ikasleen hezkuntza inklusiboan oinarri diren hiru zutabeak markatu, hala presentzia eta partizipazioa nola ikasle guztiekiko hezkuntza arrakasta. Eta bestetik, estrategiak landu, irakasleentzat tresnak eskainiz. Horretan izan du oihartzuna, ikastoletan egiten denaren esperientzia adibide ugarirekin aurkeztua izan baita EKI egitasmoaren markoan.