NIE SARIA, 2019

NIE SARIA jasoko du Helena Taberna zinemagileak, euskararen, euskal kulturaren, emakumearen, memoria hostorikoaren eta orokorrean, zinemaren bitartez, gizartea eraldatzearen alde egindako lanarengatik.
Gaur iluntzean izango da, Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan, iluntzeko 19:00etan.
Saria Elena Zabaletak eta Josu Reparazek emango diote, Nafarroako Ikastoloen Elkarteko lehendakariak eta zuzendariak, hurrenez hurren. 
Ekitaldian ordezkaritza instituzionala izango da: Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Uhalde; Nafarroako Gobernuko Viana Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguia; Euskarabideko zuzendari-gerentea, Mikel Arregi; eta saridunaren familia eta gertuko lagunak, baita Nafarroako Ikastolen ordezkaritza ere.
 

AURKEZPENA
Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba izaki, bereziki, euskara eta euskal kultura, eta, orokorrean, kultura unibertsala sustatzea, biak hezkuntza- eta gizarte- garapenari lotuz, eta jarduera artistikoak eta/edo kulturalak garatzea ditu bere helburuen artean. Horiek horrela, NIEn urtero, alor ezberdinetako lagunak edo erakundeak saritzen dira, bere izatearen garai ezberdinetan zehar ikastolen mugimenduari edota hezkuntza munduari egindako ekarpenarengatik, arlo linguistikoan, zientifikoan, informatiboan edo/eta kulturalean.

NIEk Helena Taberna zinemagileari eman dio aurtengo saria. Helena Taberna, bere printzipioekiko leiala den emakumea da, eta, printzipio horien artean, Nafarroa jaioterritik kontzientzia euskalduna, konpromiso feminista eta bere identitatetik publikoarengana iristeko nahia nabarmenduko genituzke, leuntasuna, gizatasuna, koherentzia eta indarra uztartzeko gai delarik. Emakume ausarta da, ikuslea egiara hurbiltzeko eta hausnarketarako elementuak aurkitzeko asmoarekin, bere lanetan gizartearen gai gatazkatsuekin ausartzen dena.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere filmografiarekin lotutako hezkuntza-unitate didaktikoak sortzeko lana azpimarratu nahi du, hezkuntza-balioen inguruan ekarpena garrantzitsua baita gizarteari begira. NIE SARIA emango zaio, euskararen, euskal kulturaren, emakumearen, memoria historikoaren eta, orokorrean, zinemaren bitartez, gizartea eraldatzearen alde egindako lanarengatik.

HELENA TABERNA Helena Taberna Ayerra (Altsasu, Nafarroa), zine-zuzendari eta gidoilari oso ezaguna da, bere zinematografian gizakiarenganako eta gizarte-gatazkekiko duen begirada elementu bateratzaile direlarik. Ikus-entzunezkoen munduan, Nafarroako Gobernuaren Teknologia Berrien koordinatzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea. 1994tik, soilik zinemara dedikatzen da. Bere pelikulek, film luzeek zein laburrek, kritikaren eta publikoaren babesa jaso dute, eta sari ugari lortu dituzte hala nazio mailan nola nazioarteko jaialdietan. Zine-aretoetan estreinatu diren sei film luzeekin, eta hainbat fikzio- eta dokumental-film laburrez gain, Helena Tabernaren ibilbidea bere proiektuen aukeraketaren koherentziagatik eta bere estilo zinematografiko hain pertsonalagatik markatuta dago. Helena Tabernak bere filmetan garrantzi sozialeko eta interes unibertsaleko gaiak jorratu ditu, besteak beste, terrorismoa, emigrazioa, Gerra Zibilean Elizaren partehartzea, memoria historikoa, genero-indarkeria edota sekten manipulazioa.
Sorkuntza-prozesuaren fase guztietan inplikatzen da, gidoian, produkzioan, ekoizpenean, filmaketan eta aktoreekin lan egitea izugarri gustatzen zaio, sustapenlanak ere gogoko ditu. Bere lanek errealitate sozialarekiko lotura eta egiaraino hurbiltzeko asmoa dute. Emozioen bidez hausnarketarako elementuak sortzea, ikuslea pentsaera kritikoa duen pertsona adimentsu gisa tratatuz. Helenarentzat, zineak sekulako indarra du, eta pozik sentitzen da zinemak pertsona batzuen pentsamoldearen aldaketan lagundu baldin badu. Zineman bere opera prima, “Yoyes” (2000) ETAren inguruko erreferentziazko filma da. Erakundearen barruan erantzukizuneko postuak bete zituen lehen emakumea izan zen. Gizabanakoaren askatasuna eta taldeko kide izatea bateratzearen konplikazioa erakusten du filmak, gizakiaren bizitzarako funtsezko elementu kontsideratzen baititu. Bigarren lana “Extranjeras” (2003) metraje luzeko film dokumentala izan zen, unibertsitateetan erreferentziazko material moduan erabili ohi da, saiakeretan, formazioetan, zein immigrazioaren eta emakumearen inguruan lan didaktikoak egiteko. Madrilgo Lavapies auzoan bizi diren hainbat emakume etorkinen esperientziaren bidez, "Extranjeras" pelikulak beste kultura batzuen eguneroko aurpegi ezezaguna erakusten du. 2008an, Lamiak ekoitzitako "La Buena Nueva" zuzendu zuen, zeina 30 herrialde baino gehiagori saldu baitzaien. Benetako istorio batean oinarrituta, 1936an Altsasura destinatutako parroko gazte bati buruzkoa, gatazka garaian Elizaren papera zein izan zen

2008an, Lamiak ekoitzitako "La Buena Nueva" zuzendu zuen, zeina 30 herrialde baino gehiagori saldu baitzaien. Benetako istorio batean oinarrituta, 1936an Altsasura destinatutako parroko gazte bati buruzkoa, gatazka garaian Elizaren papera zein izan zen egiaztatzen du, baita erreketeen eta falangisten arteko harreman korapilatsuak ere.
2010ean, Helena Tabernak "Nagore" film luzea estreinatu zuen aretoetan, San Fermin jaietan ikasle gazte baten heriotza bortitzaren inguruabarretan sakontzen duen filma, alegia.
2016an, "Acantilado" filma aurkeztu zuen, Lucia Etxebarriaren "El contenido del silencio" eleberriaren egokitzapen aske bezala. Kanaria Handian sekta bati buruzko benetako gertakarietan oinarritutako istorioa kontatzen du filmak.
2018ko udaberrian, Helena Tabernak Atenasen eta Lesbosen, lantalde txiki batekin, iraupen luzeko errefuxiatuen egoerari buruzko bere azken proiektua grabatu zuen. Dokumental film luze honetan, Greziara iritsitako milaka errefuxiatuek jasaten duten prekarietatea eta ziurgabetasuna salatzen ditu, Europaren babesa lortzea espero duten bitartean. Film honek, "Varados" izenburuarekin, Donostiako Festibalaren Zinemira sekzioa ireki zuen oso harrera onarekin eta aurreko urriaren 4an zinema-aretoetan estreinatu zen. Helena Tabernak, Lamia Ekoizpenak enpresaren bitartez, 2003an material didaktikoen lerro editoriala jarri zuen abian, azterketa filmikoa, tematikoa eta generokoa, hezkuntza, gizarte eta kultura arloko kolektiboei hurbiltzeko. Gaur egun, “Extranjeras”, “La Buena Nueva” eta “Nagore” filmen material didaktikoak eskuragarri daude. Material didaktiko horiek Espainiako zinema, ikastetxeetan zein kultura-zentroetan, zabalkundea izateko bideratuta daude, baita gure mugetatik kanpo ere. 2006an, beste emakume zinema-zuzendari batzuekin batera, Helena Tabernak CIMA (Asociación de Mujeres Cineastas y de los Medios Audiovisuales) sortu zuen. Espainiako zinemarekin lotutako erakundeen barruan lorpen garrantzitsuak eskuratu ditu elkarteak, eta, gaur egun, hazten jarraitzen du, bai proiektuetan, bai elkartekide kopuruari dagokionez. HEMEN izeneko Euskadiko Emakume Zinemagileen Elkarteko kide ere bada. Espainiako Zinema Akademiak Helena Tabernaren zikloa antolatu zuen 2011ko martxoan, Madrilgo Zinema Akademiako proiekzioen aretoan, eta haren filmografia osoa ikusi ahal izan zen “Ellas Crean” zikloaren barruan.
2018-2019 udazken-neguan, Euskadiko Filmategiak, Nafarroako Filmategiarekin lankidetzan, Helena Tabernaren filmografiaren atzerabegirako-zikloa antolatu zuen, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Iruñeko Nafarroako Filmategian, haren filmografia osoa proiektatu zelarik. Aldi berean, Helena Tabernaren filmografiari buruzko liburu bat argitaratu zen Euskadiko Filmategiaren bilduman, Carlos Roldan Larretaren eskutik, “La luz de un sueño: el cine de Helena Taberna” izenburupean.
2019. urtean zehar, Kataluniako Filmategiak zuzendari honen atzerabegikoa egin zuen. Egindako ibilbidean zehar Helenaren lanak sariak jasotzeko proposatuak izan dira eta, herrialde ezberdinetan, zenbait sari jaso izan ditu. Gure mugetatik kanpo Txileko, Brasilgo, Mexikoko eta Costa Ricako jaialdietan aitorpena lortu du, besteak beste. Halaber, bere proiektuak Europako zein estatuko zenbait jaialdien bitartez sarituak izan dira, hala nola, Valladolid, Kanaria Handia edo Elxeko jaialdietan. Bere lana etxean ere aitortua izan da, euskal zinemaren astean edo Nafarroako bideo jaialdian, esate baterako. Horiei guztiei, Nafarroako Ikastolek gaur eskaintzen dioten aintzatespena gehitu nahi diote.

FILMOGRAFIA