Gipuzkoako Bertso Idatzien 2018ko Txapelketa: Hernani eta Zumarragako saioak
Gipuzkoako Ekolarteko Bertso Idatzien 2018ko Txapelketako lehen bi saioak jokatuko dira dagoeneko. Hernanin eta Zumarragan izan dira, martxoaren 7an eta 9an. Guztira 390 ikaslek hartu dute parte.
Buruntzaldea-Donostialdea
Martxoaren 7an, Hernaniko Biterin jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako lehen saioa. Buruntzaldea-Donostialdea eskualdeko 160 ikasle inguruk hartu dute parte bertsoak eta koplak idazten. Adinaren arabera mailatan banaturik, eman zaien gai baten gainean osatu behar izan dute euren lana ordu beteko tartean.
Saio didaktikoa izan da ondoren. Bertsolari gazteek jardun dute bertso idatzietan aritu diren ikasleentzat kantari. Eñaut Martikorena hernaniarra eta Beñat Mujika donostiarra izan dira bertsotan egin duten bertsolari biak.
Bitarte horretan egin du epaimahaiak bertso idatzien gaineko bere lana. Lau mailatan sailkatuta izendatzen dira saridunak, maila bakoitzean bi.
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Hegoi Lizaso. Egape ikastetxea (Urnieta)
2. saria: Markel Regillaga. Egape ikastetxea (Urnieta)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Beñat Salbador. Aita Larramendi ikastola (Andoain)
2. saria: Markel Urdangarin. Elizatxo ikastetxea (Hernani)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Nora Solano. Landaberri ikastetxea (Lasarte)
2. saria: Maitane Eizmendi. Landaberri ikastetxea (Lasarte)
DBH 3., 4. eta Batxilerra:
Saio honetan ez da maila honetako ikaslerik aurkeztu.
Goierri
Martxoaren 9an, Zumarragako Zelai Aristi aretoan jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako bigarren saioa. Goierri eskualdeari dagokion saioa izan da Zumarragako, eta 230 ikasle inguruk hartu dute parte bertsoak eta koplak idazten. Adinaren arabera, lau mailatan banaturik egin dute idazketa lana, ordubeteren buruan.
Ondoren izan den Saio didaktikoan, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Beñat Mujika izan dira kantari. Bertsoak idazten izan diren ikasleek saio gozagarria izan dute ordu erdiz, bertsolari gazteen ahotik.
Epaimahaiak bere epaia idatzita etorri da sari-banaketaren tartea. Lau mailatan sailkatuta izendatzen dira saridunak, maila bakoitzean 2; honako hau izan da saridunen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Oinatz Aramendi. Urretxu-Zumarraga ikastola
2. saria: Sara Aierbe Insausti. Jakintza ikastola (Ordizia)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Irular Eskisabel Jauregi. Lardizabal ikastetxea (Zaldibia)
2. saria: Josu Calvillo. Jakintza ikastola (Ordizia)
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Aner Azurmendi Beain. Lardizabal ikastetxea (Zaldibia)
2. saria: Julen Ugalde Zeberio. Jakintza ikastola (Ordizia)
DBH 3., 4. eta Batxilerra:
1. saria: Mikele Arizkorreta Renedo. Haztegi ikastola (Legazpi)
2. saria: Oihane Gurrutxaga Luengo. Haztegi ikastola (Legazpi)