BEASAINGO IKASTOLAREN DBH OBRA INAUGURATU DA
BEASAINGO IKASTOLAK AMAITU DITU DBHrako GELETAKO OBRAK
2015eko udaberrian jaso zuen Beasaingo Ikastolak DBHko behin-behineko baimena.
Irailean obrak hasi ziren eta iada DBH emateko beharrezko diren 1200 metroak obratu dira, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko.
2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztiak bere gain izango dituen lerro bakarreko ikastola osatuko du ( 0-16 urte ).
2016ko irailean bertan hasiko dira DBHko lehen mailako ikasketak. Iganderako festa berezia antolatu dute Beasaingo Ikastolan. Eguraldiak laguntzen badu goizeko 11etan kalejira egingo dute Beasainen barrena, erraldoi eta buruhaundiekin, eta 12etan Urbialde enparantzan dantza eta musika ekitaldi baten ondoren, Ikastola erakutsiko dute eta nahi duenarentzat mokadu bat antolatua dute. Igandeko antolaketan , musika joz eta dantzan parte hartuko duten guraso, ikasle eta ikasle ohiez gain, 30 lagunek hartuko du parte. Beasaingo Ikastolak bertan ikasi duten ikasle ohiak gonbidatu nahi ditu, urte guztiotan lagundu dioten beasaindar eta ikastolazale guztiekin batera.
BEASAINGO IKASTOLAren historia laburra: 2014-15ean ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.a eta ERAGINEZ fusionatu egin ziren, eta Oinarrik abalatutako 800.000 €ko mailegu batekin ANDRAMENDIK Urbialde enparantza azpiko lokalak bereganatu ditu, eta behin behineko baimena lortu du. 2015-16 ikasturtean obrak burutu ditu eta 2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztiak bere gain izango dituen lerro bakarreko ikastola osatuko du (0-16 urte). Orain Beasaingo Ikastolak 283 ikasle ditu eta 2016-17an 300 ikaslerekin hastea aurreikusten du. Ikastolak 26 langile ditu, eta hurrengo urteetan ere bere irakasleria hazi egingo du.
Hauxe izan da egitaraua
Inauguraketarako jaialdia:
11:00 Igartzatik buruhandi eta erraldoiak
12:00 Ekitaldi nagusia
13:00 Gela berriak ikusi
13:30 mokadua
14:00 kalejira