Euskararen Egunean, Elgoibarko ikastolatik jasotako errezeta.

Elgoibar ikastola Guraso Kontseiluko Euskara taldeak bidali digu errezeta  hau, Euskararen Eguna ospatzeko. Guraso taldearen lema da BIZIA DELAKO, Euskara bizia dela aldarrikatu nahi baitu.

Euskara gehiago erabiltzea denon esku dago, jar ezazu zure alea!
Egin zure pastela!

Pastela egiteaz gain, euskara egunerokotasunean gehiago erabiltzeko hainbat eta hainbat gauza egin ditzakegu. Hona hemen Euskararen Egunean, Elgoibarko ikastolatik jasotako errezeta.

 

Hona hemen Euskara pastela errezeta
Lehenengo hitza beti euskaraz egin.
Elkarrizketak euskarara ekartzea saiatu.
Lagun artean, familian, ikastolan, lanean euskaraz egin.
e-postak, watxapak euskaraz idatzi eta irakurri.
Elebitan jasotzen dituzun agiriak euskaraz irakurri.
Ordenagailua, mugikorra … euskaraz konfiguratu eta erabili.
Euskarazko egunkariak, aldizkariak eta literatura irakurri.
Euskarazko telebista eta irratiak entzun.

Osaigaiak:
* motibazioa - 50 gr
* gogoa – 1 kg
* ausardia – 250 gr
* borondatea – 5 koilarakada
* interesa – 300 ml
* elkarlana – 1 litro
* gatza – aukeran

Egiteko modua:
Lehenengo, gogoa eta motibazioa bota lapikora eta koilara batez ondo nahastu. Berotzen direnean, 250 gr ausardia gehitu aurretik egindako nahasketari. Borondatea ere erabiltzea komenigarria da, 5 koilarakada. Gero, labean sartu 30 minutuz eta hozten utzi.
Bitartean, interesa eta elkarlana nahastu elur-puntaraino irabiagailuaren laguntzaz eta pastela apaintzeko erabiliko ditugu bi osagai horiek. Pastela gozoa bada ere, gatz apur bat bota bizitasun handiagoa emateko.