Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan bertsoagaz olgetan ibili dira.

Bertsoagaz olgetan ibili dira gazteak Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan eta Bertso Eskolen Egunean

Goizean bertso idatzien finala egin da lehenengo; bat-bateko finala jokatu da gero, eta Txabe Altube Sarrionandiak jantzi du txapela; arratsaldean, bertso eskolek hartu dute protagonismoa.

Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da Igorreko Kiñu gaztetxean. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak.

Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo (beherago irabazleen izenak). Ostean, talde argazkia atera, eta bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira:

  • Iker Garitagaitia Astigarraga
  • Igor Galartza Intxausti
  • Lur Ziarrusta Intxaurtza
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Paule Loizaga Legarra
  • Peio Azkarate Elejabarrieta
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak jokatu dute, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi du aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Lurdesek eta Txaberrek ekainaren 27an Orion (Gipuzkoa) jokatuko den Euskal Herriko finalean kantatuko dute. Sari banaketaren ostean, denek elkarregaz bazkaldu dute Kiñun bertan.

Arratsaldean bertso eskolen tartea izan da. Zazpi bertso eskolek prestatu dute ikuskizuna gaurko eta aretoa girotu. Ostean, Oskar Estangaren erromeria egongo da iluntzera arte.

Antolatzaileak:
Eskolarteko txapelketa Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Finalean laguntzaile izan ditugu Igorreko udala eta Kiñu gaztetxea.

Idatzizko finaleko irabazleak:
5. maila: Amaiur Rasines / Haizea Gonzalez / Jon Alonso
6. maila: Uxue Ramirez / Lur Piris / Asier Urkiza
DBH1: June Azkarate / Miren Zorrakin / Amaia Uzuriaga
DBH2: Bittor Altube / Gorka Zabala / Enara Falagan
DBH3: Iruri Altzerreka / Ainhoa Gorostiaga / Alaitz Urrutia
DBH4: Fermin Reinieke / Beñat Bilbao / Maider Barañano
 

Informazio gehiago, web orrian: http://www.bertsozale.eus/bizkaia