Elgoibarko Ikastola gonbidatua izan da
Irakasleen jardunaren planifikazioa eta exekuzioa nahiz ikasleekin duten komunikazioa Google aplikazioetan du euskarri nagusia. Eta horien artean Drive erabiliz ikasleek beren eguneroko aprendizaiaren kudeaketa, auto-kudeaketa garatzeko tresna erabiltzen ari gara. Horrekin lan ohituren lanketa nahi dugu bultzatu, eta dagoneko balorazio positiboa du egitasmoak.
Lanbide Heziketako Easo Institutu Politeknikoak “Educación Euskadi Google Apps” topaketaren IV. edizioa antolatuko du Gipuzkoako Teknologi Parkean, datorren apirilaren 16an. Jardunaldian “Google Apps Educación” tresnen erabilpenarekin lotutako esperientziak partekatuko dituzte. Oraingoan ere Elgoibar Ikastola gonbidatua izan da ekitaldi honetara.
Elgoibar Ikastolan konpetentzietan oinarritutako hezkuntza EKI-Digitala egitasmoan sortutako material didaktikoaren bitartez garatzen dihardugu. Arlo guztiak material digitalean oinarritzen dira eta Chromebook dispositiboak dituzte ikasleek bitarteko nagusi bezala.