Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 1 - 2 - 3 mailak

  • Aitonaren tailerra

    Etapako txikienentzat proposatzen den multimedia jolasa da, Txanelako proiektuetan oinarritzen da eta gaiak lantzeko era ludikoa bultzatzen da. lotura

  • Bizi-bizi arranoa, zehatz-mehatz hontza

    Irakurketa-trebeziak lantzeko softwarea da, helburu nagusia irakurketaren alderdi teknikoarekin eta instrumentalarekin zerikusia duten hainbat trebezia garatzea da. Trebezia horien lanketa sistematiko eta autonomoa egiteko ariketak eskaintzen ditu era progresiboan antolatuta. Bi ataletan banatuta daude jarduerak: Arranoaren jarduerak (irakurleak lan eraginkorra egitea, abiadura garatzea... ) eta Hontzaren jarduerak (irakurtzean garrantzi handikoa da xehetasunak atzematea: ortografikoak...) lotura

  • LHko egunerokoa

    Ikasleek eguneroko lana egitea garrantzitsua da, errutina zehaztea garrantzitsua da. horretarako nire egunerokoa dokumentua sortu dugu. Egunero era autonomoan egin datezkeen ekintza ezberdinak jasotzen du; ipuinak, filmak, aho korapiloak, matematika... PDF dokumentua da eta deskargatzeko aukera dago. lotura

Lehen Hezkuntza 4 - 5 - 6 mailak

  • EKI ikasmaterial digitalak: BLINK

    Arlo batzuetan Blink erabiltzaile direnentzat edo ez direnentzat EKI ikasmaterial digital guztiak jarriko dira ikastolaren esku. Gogoratu LH 5eta 6ko materialak ikasleen banakako erabilera egiteko diseinatuak daudela eta irakasleari lanak bidaltzeko eta honek zuzenketak egin eta feedback-a emateko prozedurak ere txertatuta daudela. LH 4ko ikasmaterialen digitalizazioa ez da ikasleen banakako erabilera egiteko eta beraz, aurretik aipatutako prozedura horien garapenak ez daude materialen diseinuan eginda. Interesa duen ikastolak Oihan Odriozolari bideratu behar dio eskaera oodriozola@ehi.ikastola.eus helbidera idatziz.

  • Lan koaderno digitalak

    EKI kuaderno digitalak ikastolen esku jartzen dira; kuaderno hauek ikasleen jardun autonomoa bultzatzen dute, autozuzenketak dituzte eta irakasleak jarraipena egiteko aukera dauka. Irakasleak jarduera zerrenda izango dute lanen planifikazioa egin ahal izateko. Interesa duen ikastolak Oihan Odriozolari bideratu behar dio eskaera oodriozola@ehi.ikastola.eus helbidera idatziz.

Orokorra

  • Eleanitz

    Eleanitz proiektuko hainbat baliabide digital daude bertan; ipuinen audioak, abestiak... Erabiltzaile eta pasa hitzak behar dira horretarako, hauek dira sortu ditugun gako orokorrak: Ikasleentzat, audioak entzuteko, LH osoa:

    • Erabiltzailea: student
    • Pasahitza: audio

    Irakasleentzat, LH osoa:

    • Erabiltzailea: teacher
    • Pasahitza: eleanitz

    EKI proiektua, irakasleentzat LH5 eta 6:

    • Erabiltzailea: ekiteacher
    • Pasahitza: ekiproject

    lotura

  • Matematikako jarduerak

    Txanela matematikako (Baga Biga) lan koadernoetatik jardueren aukeraketa bat egin da. Ikasleek era autonomoan egin ditzaketen jarduera batu ditugu txosten hauetan. Maila bakoitzerako bi txosten egin dira, LH 5. mailako lehen txosten bi zatitan dago. Nahi duenak deskargatzeko aukera dauka. Ikasleei eman beharreko oharretan kontutan hartu: egunean gehienez bi-hiru jarduera egin, arkatzez egin zuzendu ahal izateko, autozuzenketa bideratu (errepasatu), kalkulagailua zuzenketak egiteko bakarrik erabili ahalko da...
    lotura