Ostadar

 
Ostadar Proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da. Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak, multimedia eta baita internet bitartezkoak ere.
 
Ostadar Webgune honetako Giden bitartez, proiektuaren material curricularrak erabiltzeko eta antolatzeko tresna berri bat eskaini nahi zaie irakasleei. Bestetik, bertako Ostadar Guneen bitartez, ikasleekin zuzenean landu ahal izateko internet bitartezko jarduerak aurkeztuko dira etorkizunean, beti ere Ostadar materialen sekuentzietan txertatuta, eta unitate didaktikoetako metodologia aberasteko asmoz.
 
Gidetan, irakasleentzako edukien artean honakoak topa daitezke, besteak beste:
 
   - Bigarren zehaztapen-maila curricularraren atalean, arloaren aurkezpena, helburuak, edukien sekuentziazioa eta irizpideak, metodologiari dagozkion kapituluak eta ebaluazioari buruzko hainbat zehaztasun.
 
   - Hirugarren zehaztapen-mailan, unitate didaktiko bakoitzaren xehetasunak.
 
Gida digitalizatu hauen bitartez irakasleari zuzenduriko eduki horiek guztiak modu pertsonalizatuan kudea daitezke, ikastetxeko proiektu curricularra garatzeko orduan egin beharreko lanak arintzeko tresna bilakatzen delarik.