Seaskako - Integrazio Batzordearen alde

Igandean, martxoak 8an, Itsas laminen lasterketa, ahalmen urritasun haurrak eskolaratzeko.

Iparraldeko ikastolen ahaleginak atxikimendu handia du gizarte mailan, ahalmen urri duten ikasleak ikastolan integratzen. Helburua betetzeko baliabideak behar dira, eta horien zama handi bat Integrazio Batzordearen bizkarrean datza. Egoera horri aurre egiteko hainbat ekitaldi antolatzen dira urtean zehar, eta bat hauxe da: igandean, martxoaren 8an, Angelun antolatu diren 7 Km-tako nesken lasterketa, goizeko 10:30etan. Eta, 3,5 Km-tako nesken ibilaldia, 10:45etatik aurrera. Oraingoan neskei eskainia, izan ere igandean Emakume langilearen eguna baita.