Herrien Europa aplikazioa eskuragarri
Ikastolen Elkarteak tablet eta smartphone-entzako aplikazio bihurtu du orain arte CD-ROM euskarrian soilik eskura zitekeen Herrien Europa programa. Txanela proiektuko aplikazio interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.
Aplikazioa bi bertsiotan aurkezten da:
- Bertsio osoa (8 eurotan)
- Doakoa (demo bertsioa).