'Euskararen gutxienekoak' dokumentalaren aurkezpena

Zeintzuk izan dira gertaera gakoak euskararen egoera gaur dagoen moduan egon dadin? Zein bizipen izan dituzte euskaldunek urte hauetan guztietan? Zer behar dugu egoera gainditzeko? Zeintzuk dira euskararen gutxienekoak?...

Galdera hauek eta beste hainbeste egiten dizkiogu geure buruari maiz. Gako horien inguruan hausnartzeko eta euskaldunon artean gogoeta egiteko helburuarekin, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dokumental bat egin du, Euskararen gutxienekoak izenekoa. 


Euskararen gutxienekoak dokumentalaren aurkezpena azaroaren 18an izango da, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Kontseiluak ekoitzi duen dokumentala ikusi eta ondoren gaiaz hitz egiteko aukera izango da. Dokumentala eskatzen duten herri guztietan eskainiko dute hurrengo egun eta asteetan.

Hemen duzue Euskararen gutxienekoak dokumentalaren trailerra.

 

euskararen-gutxienekoak-trailerra. Euskararen Kontseilua, Vimeon.

 

'Euskararen gutxienekoak' dokumentala