JUUL 2014: Literatura hauteskundeak
Haur eta Gazte literaturan argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskunde-emaitzen balorazioa
16. urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu, apirilaren 2an. Euskal Herriko ikastoletako 15.467 ikaslek eman dute botoa liburuen kategorietan, eta Ilustratzaileen kategorian, berriz, 9.328 hautesle-ikaslek eman dute botoa.
Aurreko urteetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.net
Bereziki, haur eta gazte nagusiak izan dira bozketa-elektronikoko sistema erabili dutenak. Boto-emaile askok bai liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.
Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategori ezberdinetan:
A Kategoria (Haur Hezkuntza - Ama Ikastola): 2.253
B Kategoria (LH 1. eta 2. Maila - Lehen Maila 1. eta 2. urtea): 3.001
C Kategoria (LH 3. eta 4. Maila - Lehen Maila 3. eta 4. urtea): 3.304
D Kategoria (LH 5. eta 6. Maila - LM 5. urtea eta Kolegioko 6.a): 3.479
E Kategoria (DBH - Kolegioko 5., 4., 3.a eta Lizeoko 2.a): 3.430
I Kategoria (Ilustratzaile): 9.328
Orotara 48 ikastolek parte hartu dute.
Prozesuari dagokionez:
- Bozkatzeko prozesua astelehenetik asteartera egin da.
- Bozketa-elektronikoa jendetsua izan arren, sistema informatikoak ongi funtzionatu du eta ez dugu arazo teknikorik izan.
- Aurten ere JUUL kanpainak kanta erabili du eguna girotzeko.
Bozkatuenei aitorpena
Aurten, azken urteetan bezala, boto gehien jaso dituzten idazleei zein ilustratzaileeiIkastolen Elkarteak aitorpen berezia egin nahi izan die. Horretarako, DORA SALAZAR artistari JUUL SARIA egin zezala eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatuko diena. Salazarri buruz esan da...:
- Formak ehuntzen dituen eskultorea dela.
- Formetan arrazionaltasuna islatzen duela.
- Emakume artista dela.
Eskulturaren izenburua: “La imposibilidad de ser (venus)”
JUUL 2014. Ikastoletako ikasleen liburu hautatuak
A kategoria
- Jacques Duquennoy-ren Mamu tren, mamu tren (Alberdania)
- Liesbet Slegers-en Txominen 5 zentzumenak (Ibaizabal)
- Castillo Suarezen Muxurik nahi? (Mezulari)
B kategoria
- Peter Brown-en Lorategi bizia (Ttarttalo)
- Peru Magdalena Arriagaren Piratak (Herritar Berri)
- Mikel Valverderen Nire aitaren botak (Elkar)
C kategoria
- Toti Martinez de Lezearen Nur eta kobazulo liruragarria (Erein)
- Toti Martinez de Lezearen Nur eta denboraren liburua (Erein)
- Anjel Lertxundiren Musubero, mon amour (Elkar)
D kategoria
- Jeff Kinney-ren Greg. Gizajo baten egunkaria (Alberdania)
- Unai Elorriagaren Zizili (Elkar)
- Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da (Elkar))
E kategoria
- Jasone Osororen Ezekiel nora ezean (Elkar)
- Karmele Jaioren Amaren eskuak (Elkar)
- Fernando Morilloren Hiru istripu eta bi amodio (Gaumin)
Ilustratzaileak
- Juan Luis Landa
- Jokin Mitxelena
- Mikel Valverde
- Eider Eibar
- Estibalitz Jalon