Piztu jakinmina topaketak. Maiatzaren 18ko egitaraua

Piztu jakinmina topaketak. BIHAR. Euskal Curriculumetik eraikia. 

Zer ederra den eskaintzen dena baloratu eta aitortzea. Zein ederra den jasotako eskertzea. Elkarri eman eta elkarrekin hartu. Hartu eta eman etengabe batean. Eta ikastoletan oso barnean dugun aritzeko bati buruz ari gara. 

Oraingo honetan jakinmina piztu nahi dugu. Hezkuntza komunitatearena, sarearena, profesionalena, herriarena, irakasleena, familiena eta nola ez, ikasleena. Biharkoari  begira jarriak gaude. 11 oinarri esku artean ditugu biharko hezkuntza eredua eraikitzeko eta bide horretan datoz PIZTU JAKINMINA topaketak ere. 

Euskal Curriculumean eraikia oinarritik abiatuko gara gure esperientziak partekatzen eta elkarrekin ikasten, denon ezagutza aberasten. Horretarako maiatzean zehar zenbait ekimen egingo dira. Euskal Curriculama ardatz hartuta ikastoletan egiten diren praktika arrakastatsuak plazaratuko ditugu. Elkarrekin ikasteko. Elkarri eman eta elkarrekin jasotzeko. 

Maiatzaren 18an goizeko 11:00etatik 13:00etara Lehen Hezkuntzako esperientziak ekarriko ditugu. Ikastoletako esperientzia ezberdinak. Saioa on line egingo da eta izena ematen dutenek jasoko dute lotura. 

Lehenengo zatian, Belaunaldien arteko kultur transmisioa izango dugu hizpide ondorengo ikastolen esktutik: 

  1. Santo Tomas Lizeoa:Olatz Otaño eta Lourdes Uranga. 5.1 Diz Eskuz esku.
  2. Txintxirri ikastola: Itsaso Basauri eta Koldo Anderez. 5.2 Arte Galeria + 6.2 Diz Azoka solidarioa

Ikusle diren ikastolen galderak, iritzi eta ekarpenak aurreko bi azalpenen inguruan.

  1. Argitzeko eta sakontzeko galderak
  2. Gehien gustatu zaiena, atentzioa deitu diena… ekarpenen bat.

Bigarrengo zatian, Hizkuntzen trataera integrala izango dugu hizpide ondorengo ikastolen esktutik:

  1. Andramari ikastola: Iñaki Tolosa. 6.2 English. Master Chef Scape Room
  2. Elgoibar Ikastola: Maider Gurrutxaga. 5.2 Diz. Gure herria

Ikusle diren ikastolen galderak, iritzi eta ekarpenak aurreko bi azalpenen inguruan.

  1. Argitzeko eta sakontzeko galderak
  2. Gehien gustatu zaiena, atentzioa deitu diena… ekarpenen bat.

Izena emateko ondorengo loturan sartu eta bete zure datuak:

 

 

OHARRA: On line saio hau ZOOM bidez egingo da eta baliteke instalazio bat eskatzea. Sartzen zarenean komigarria da IZEN ABIZENA + IKASTOLA jartzea identifikatzerakoan.