Bi jolas didaktiko berri, Ikastolen Elkartearen eskutik
Hauexek dira Ikastolen Elkarteak aurten sortu dituen bi jolas didaktiko berriak.
LETRAK HITZ
Adina: 6+
Hiru jolas: hitza igarri, parea aurkitu, eta istoriotxoa asmatu.
Edukia: 60 karta (30 hitz)
Karta bakoitzean hitz bat “ezkutatuta” dago. Karta erdietan hitza osatzen duten silabak agertuko dira, eta, beste erdietan, hitza osatzen duten letrak (solte eta eragabe, baina lehendabiziko letra markatuta). Karta bakoitzean “ezkutatuta” dagoen hitza igarri behar da.
Jolasteko arau zehatzak, eta jolasteko era gehiago, kaxan bertan.
IGARRI MIGARRI
Adina: 7+
Hiru jolas: ahoz azaldu, mimika egin, eta marraztu.
Lau hizkuntza
Edukia: 60 karta, dadoa, eta harea-erlojua
Kaxan dauden elementuak atera, eta guztion eskura jarri behar dira, kartak ondo nahastatuta eta ahuspez direla. Taldeak osatuko dira, eta txandaka jolastuko da, kartan agertzen den hitza zuen taldekideei adierazi, eta, taldekideek, igarri egin beharko dute: ahoz, mimikaz edo marraztuz, egokitutako dadoaren kolorearen arabera. Arau zehatzak kaxan bertan.
Hitz bakoitza lau hizkuntzatan idatzita dago.