Bizkako Eskolarteko Bertso Txapelketak, Abadiñon

Bihar, larunbatez, jokatuko dira Bizkako Eskolarteko Bertso Txapelketak, Abadiñon. Idatzizkoa goizeko 10etan hasiko da eta ordu bete izango dute parte hartzaileek beren lana egiteko. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Batxiler 2.era arteko ikasleak izango dira bertsoak paperean sortzen. Bakoitzak bere mailan hartuko du parte sariei begira.

Bat-bateko finala 11:30ean hasiko da, 14 eta 18 urte bitarteko honako zortzi finalistekin:

Amaiur Atxa Zubero

Ander Sarriugarte Agorria

Bittor Altube Sarrionandia

Janire Arrizabalaga Munduate

Maider Altuna Urbina

Maite Sarasola Isazelaia

Peio Lago Iturriaga

Peru Irastorza Santxo

38 bertsolarik hartu dute parte aurrez jokatu diren lau sailkapen saiotan: Deustu, Durango, Lemoa eta Erromokoa.

Sari-banaketa ekitaldia 13:30ean izango da. Bertso idatzietan, hiru saridun izendatuko dira maila bakoitzean eta 5 mailatan banatuta emango dira sariak: LH 5. maila; LH 6. maila; DBH 1. maila; DBH2. maila; eta DBH 3. eta 4. maila eta Batxilerrak.

Bat-bateko finalean lehenengo eta bigarren egiten dutenek ekainaren 8an Saran izango den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatzeko lekua irabaziko dute.

Fitxategia: