Euskararen aldeko giza kateak bi mural kolektibo lotu ditu Ibaialde Ikastolako festan
Nafarroa Oinez 2016 antolakuntzatik mural jarduera bat antolatu da, bertan herri guztiaren partaidetza bilatu delarik. Planteamendua, bi mural margotzea izan zen; bat herrian eta bestea Ibaialde Ikastolan.
Proiektua, urtearen hasieran jaio zen, lan taldearen sorrerarekin batera. Ekimen hau proposamen sozial eta artistikoa da, fase desberdinetan pertsona ugari batu dituena. Urtarrilatik maiatzara hainbat bilera egin ziren inplikazioa eta parte-hartzearen bidez, ZER eta NOLA egin behar zen adosteko. Honetarako KI LI PO elkartearen laguntza izan dugu. Beraiekin batera ideia hau sortu, martxan jarri eta muralen zirriborroa diseinatu zen.
Aipatu beharra dago fase desberdinetan zehar parte hartu dutenen aniztasunak proiektua aberasgarri bihurtu duela.
Herriko Murala:
Ekainaren 11ean Lodosako Jubilatuen tabernako plazan dagoen murala, Carcar errepidean, egin zen. Egun osoko jardunaldia izan zen. Elkarlanean sortutako esperientzia parte-hartzaile eta gizarteratzailea izan zen. Parte hartu zutenek ekintza artistikoaz gozatzeko aukera izan zuten.
Murala, Lodosako herriaren argazki baten moduan pentsatu da: herriarentzat garrantzitsuak diren elementuekin osatuta dagoelako; ensartidora bat (piperrak harian sartzen dituena) agertzen da, Kale Nagusiko etxea eta “La Peñako” paisaia. Soka baten bidez elementu hauek batu dira muralean. Soka, Nafarroa Oinez 2016ko ikurra da, Lodosako herritarrentzat ere balio handia duena. Testu hau agertzen da muralean: “… soka ezberdinen batasunaren ikurra da, horrela hauskaitza eta sendoagoa den soka berri bat sortuz. Denon artean egindako lanaren adierazpena da”.
Nafarroa Oinez 2016
Ikastolako Murala
Ekainaren17an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan arte-lan hau margotu da Ibaialde Ikastolako jolastokian. Nahi izan duenak parte hartu du talde lan horretan.
Ibaialde Ikastolako festa eta euskararen aldeko giza katea
Ekainaren 18an, larunbata, Ibaialde ikastolako festa ospatu da. Hau izan da egun polit honen egitaraua:
12:00etan Muralaren inaugurazioa (Photocall eta jan aurrekoak izan dira Jubilatuen tabernaren atzekaldean)
13:00etan bi muralak lotu dituen Erriberako euskara eta Nafarroa Oinezaren aldeko GIZA KATEA. 800 metro eta 500 pertsona guztira. Ikastolako murala ondoren inauguratu da.
15:00etan Bazkaria Ikastolan.
17:00 “Taberna Ibiltariak” girotutako bazkal ostea eta haur jolasak.
19:00etan Kalejora Paseora.
23:30etan Kontzeruta: “Auskan” taldearekin.