Santo Tomas Lizeoaren "Itsasoan zehar erakusketa"
Santo Tomas Lizeoaren "Itsasoan zehar erakusketa".
BAM Irakasle Unibertsitate Eskolako Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpena Sailaren ikerketa proiektu bati erantzunez, “Itsasoan zehar” erakusketak jasotzen du Santo Tomas Lizeoko Aniztasun Curricularreko DBH4. mailako ikasleek eraiki duten ezagutzaren interpretazio artistikoa. XVI. eta XVIII. mendeen artean Euskal Herriko itsas eremuan gertaturiko gertakari esanguratsu batzuetatik abiatuz, ikasleek katalogoa osatu dute garai historiko honen ezaugarri nagusiak jasoz; hain zuzen, Ameriketako Euskal Etxeetara proposatu, promozionatu eta bidaltzeko katalogoa izango dena.
Egitasmoak honako xedeak izan ditu, besteren artean, Arteak eremu pedagogikoan egin dezakeen ekarpena aztertzea:
- Ikasleari sortzeko aukerak eskaintzea, bidean beharko dituen mugimendu artistiko, baliabide zein prozeduren berri emanez.
- Hizkuntza plastikoaz baliatzea, ideia eta mundu desberdinak adierazteko.
- Sortzeak eta arteak eskaintzen dituen aukerekin disfrutatzeko.
Ekainaren 16tik 27ra ikusgai dago Donostiako Aiete Kultur Etxean.