MoodleMoot 16rako matrikulazioa ireki da

Moodle Plataformaren erabiltzaileen Topaketa irekia ekainaren 3an egingo da Hernaniko Orona Ideo Fundazioan. Dagoeneko ireki da MoodleMoot 2016 topaketarako matrikulazio epea, eta ekainaren 1a arte egongo da zabalik. 25 euro balio du izen emateak.

Moodle plataformaren erabilpen ezberdinen ezagutza zabaltzea du helburu topaketak, berritasunak ezagutzea erabilera mailan zein aspektu tekniko mailan, formaziorako baliotsuak direnak, horregatik irekiak dira, interesatuta dagoen ikasle, profesional, dinamizatzaile edo pertsonarentzat eskainita.

Ekainaren 3rako antolatu da, goizeko 9:00 - 14:30era. Hasteko bi ponentzia izango dira; Deustuko Unibertsitateko irakasle Iratxe Esnaolak eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakasle eta OTB Innovako arduradun Juan Manuel Nuñezek emango dituzte.Horiez gain, tailer, komunikazio eta petxa kutxak ere egongo dira, urtero lez. Ikusi egitaraua osorik.

Izena emateko "MoodleMoot 2016 (izen ematea)" izena duen ikastaroan matrikulatu behar da eta matrikulatu ostean zein komunikazio entzun nahi diren aukeratu behar da.