Albiste polita iritsi zaigu, eta horrela dio "Lodosako ikastolatik, Ibaialdetik, elkartasuna adierazi nahi diogu Ziburuko ikastolari momentu zailak pasatzen ari baita. Hori horrela diru bilketa egin dugu gure artean, eta 396€ko altxorra batu dugu. Horrekin batera marrazkiak, eskutitzak, kamixetak, boligrafoak eta beste elkartuta, guztia bidali diegu besarkada handi batekin esanez KASKAROTENEA, AURRERA!"
Ikastola batzuk heldutasun teknologikoaren ziurtagiria eskuratzen saiatuko zarete eta EHItik zeintzuk izango zareten jakin nahi dugu. IKT dinamizatzaileen mintegian ikastola pare batek esan bazuen ere, gerora beste batzuk animatu zaretela jakin dugu. Ikastola hauei laguntzeko asmoz, aurkezteko intentzioa duzuenok ondorengo galdetegia bete, mesedez.