Lehenbiziko ikastola sortu zenaren mendeurrena abiapuntutzat hartuta, ikastolen historiari buruzko errepasoa da ‘100 urtez ikasgelan euskaraz’. Orio Produzkioak ekoiztetxearen eskutik, Kike Amonarrizek zuzendu eta aurkeztutako erreportaje-dokumentala iragan larunbat gauean eman zuen ETB1ek. Hementxe duzue ikusgai.
Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela ehun urte bete direnean, hura gogoratzeko ikus-entzunezkoa egin du Ikastolen Elkarteak. Gaur Andoainen egin den Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian eman da lehenbiziko aldiz, Bastero Kulturgunean. Ikusgai duzue hementxe.