INKLUSIOA. ESKU HARTZEKO BALIABIDEAK (IDU)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu

 

Izen emate data: 
Ostirala, 2024, Ekaina 28-tik Osteguna, 2024, Urria 17-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2024, Azaroa 4-tik Osteguna, 2025, Otsaila 6-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

- Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzea
- Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea
- IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran ahalduntzea

Edukiak: 

Edukiak: 6 modulutan banatuta egongo dira.
- Inklusioari buruzko marko orokorra, eta aniztasunean eragiten duten oztopoak
- IDU erreferentzia markoa eta aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna
- IDU printzipioen jarraibideetan sakondu,
- Esku hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autoregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.

Lan dinamika: 

Online ikastaroa. Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroaren lehen astean hasierako webinarra izango da. Ikastaroa hamaika asteren barruan (azaroa-otsaila) osa daiteke nahi den erritmoan. 
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ebaluazio irizpideak: 

Ikastaroko helburuen betetze maila baloratuko da.
Ikastaroko jardueren osatzea eta erantzunen kalitatearen balorazioa
Ikasturte amaierarako lanaren kalitatea eta asebetetze galdetegia betetzea

Emaileak: 
Petro Vera Aguado
Leire Burdain Mestraitua
Hartzaile mota: 
Hezkuntza esku hartze inklusiboagorako tresnak eskuratu nahi dituen irakasle, orientatzaile, PT orori zuzendua dago.
Ikastaro zerrendara itzuli