EKI GORPUTZ HEZKUNTZA DBH EREDU KONPETENTZIALEAN.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2020, Uztaila 16-tik Ostirala, 2020, Urria 2-ra
Saioak: 
2020/10/06 (Asteartea) 09:30-tik 12:30-ra
2021/01/11 (Astelehena) 09:30-tik 12:30-ra
2021/04/21 (Asteazkena) 09:30-tik 12:30-ra
Iraupena: 
9 ordu
Oharrak: 

Lehen eta azken saioak Ikastolen Etxean egingo dira. Urtarrilekoa ikastola batean.

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Gorputz Hezkuntza eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitzea (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
DBH 1-2-3. mailako unitateen eta ebaluazio konpetentzialean orain arte egindakoaren aurkeztea eta behar izanez gero egokitzapenak egitea.
DBH 4. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala eta ezaugarri orokorrak aurkeztea eta denen artean osatzea.
Ekiren ezaugarri orokorrak arloaren ikuspegitik hausnartzea ( marko orokorra, unitateen egitura, ebaluazioa...)
Alexia Classroomen erabileran hastapen urratsak egitea.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egitea.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartu du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
ALMIKE BARRUETA ARREGUI
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
DBH-ko gorputz hezkuntzako irakasleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
8
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Ikastaro zerrendara itzuli