Euskararen C2 maila, Hezkuntzako diziplinaren alfabetizaziorantz

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Asteartea, 2021, Ekaina 1-tik Asteazkena, 2021, Iraila 1-ra
Oharrak: 
  • Ikastaro mota: saioak presentzialak eta on-line bidezkoak izango dira.

  • Argibide gehiagorako: Mikel Barrios - mbarrios@ehi.ikastola.eus.

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Helburuak: 

Azken urteotako eskarmentuari esker, euskararen C2 maila garatzeko zein hizkuntzen trataera bateratua zehazteko hautu metodologiko berbera hartu dugu Ikastolen Elkartean, hain zuzen, Bronckarten testu-arkitekturak marrazten digun bidea. Izan ere, oso metodologia baliagarria zaigu, besteak beste, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan  ikaslea eta hizkuntzaren erabilera ardatz izanik, hezkuntzan diziplinaren alfabetizazio orokorra zein espezifikoa jorratzeko ikasleari eskaini beharreko laguntzak eta aldamioak zehazteko, bai eta hizkuntzen arteko transferentziak zehazteko ere. 

Xede horietara iristeko, baina, ezinbestekoa da irakaslea ikuspegi horren jabe egitea eta metodologia hori menderatzea gelara eramateko.

Helburu nagusiak horiek izanik, ikastaro honen hartzaileak aukeran izango du euskararen C2 gaitasun-maila egiaztatzea eta, hartara, azterketaldiaren bi proba (entzumena eta irakurmena) Ikastolen Etxean gauzatzea eta beste bi probak (idazmena eta mintzamena) hartzaileak berak erabakitako lurraldean (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

.

Edukiak: 

Ikastaroaren atalak

 Bi atal nagusitan banatzen da ikastaroa. Labur bilduz honelaxe genuke: 

  1. Edukiak lantzeko ikasunitateak:
    • ​​Aurrez aurreko saioak; gainontzeko jarduerak eta proiektua on-line gauzatuko dira, tutore baten laguntzaz.​​
    • ​​Edukiak lantzeko, 15 egunik behin, 3 orduko saio presentzial bat, irailetik urtarrilera bitartean; guztira, 7-8 saio.

 Hona aipatu edukien zerrenda

  • Diziplinaren alfabetizazioaren gaineko ikuspegia:
    • Hizkuntzaren dimentsioa garapen kognitiboan.
    • Hezkuntzan, gutxieneko hizkuntza-eskakizuna edo gaitasun maila.
    • Eguneroko hizkera eta hizkera akademikoa.
    • Diziplinaren betaurrekoak eta aldamioak.
  • Diziplinaren ulermena eta adierazpena, konpetentzian oinarrituriko ikuspegian: arazo-egoerak, erronkak, proiektuak, ekintza komunikatiboak.
  • Testu-arkitektura eta eragiketa kognitibo-linguistikoak ardatz, hizkuntzen eta arloen arteko transferentziak egiteko oinarriak. 
Plan orokorra Aditz-kohesioa
Sekuentziak Ahots enuntziatzaileak
Interaktibotasuna Modalizazioa
Konexioa Izen-kohesioa 
  •  Gaitasun estrategikoa aldamioen oinarri:

Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora
Estrategiak: modelatzea
Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa
Azalpen diskurtsoaren estrategiak: enfasi-estrategiak eta hedapen-estrategiak
Ahozko argudiaketa: estrategiak

  • Gaitasun linguistikoa: 
Puntuazioa Ortotipografia
Lexikoa  Hitz elkarketa… 

 

  1. Egiaztatze-proba prestatzea.
Metodologia: 

Edukiak lantzeko unitateak aurrez aurreko saioen bidez eta on-line garatuko dira. Hala, aurrez aurreko saioen bidez edukien lanketaren zama arindu nahi dugu, eta praktika erraztu ikasketariei. Hartara, irailetik urtarrilera bitartean, hamabost egunik behin, saio presentzial bat egingo da edukien lanketa bideratzeko (7-8 saio guztira), batez ere talde-lanean oinarrituta, eta bakarkako lanak on-line bidez gauzatuko dira tutorearen laguntzaz. Ikastaroan zehar, espezialitate jakin batean trebatzeko aukera izango du ikasketariak. 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Hasierako ebaluazioa aintzat hartuta, ebaluazio hezitzailea bideratuko da. Unitate bakoitza gainditutzat emateko, egindako jardueren %75ak gutxienez GAI kalifikazioa jaso beharko du eta azken jarduera, ekintza komunikatiboa gauzatzea eskatzen duena, gainditua izan beharko du.

Ebaluazio-irizpide nagusia honako hau izango da: dena delako ekintza komunikatiboak, zuzena ez ezik, egokia ere izan beharko du. Horretarako, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzeaz gainera, C2 mailakotzat jotzen diren eduki estrategikoak, landu ahala, aplikatu egin behar dira askotariko komunikazio-ekintzatan.

Egutegia

2021eko irailak 22, urriak 6, azaroak 3, azaroak 17, abenduak 1, abenduak 15.

2022ko urtarrilak 12.

Ordutegia: 14:30 - 17:30

 

Ikastaro zerrendara itzuli