IKASKETA KOOPERATIBOA JOHNSON ANAIEN IKUSPEGITIK (Paz de Ziganda)
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Asteazkena, 2019, Ekaina 19-tik Ostirala, 2019, Urria 18-ra
Iraupena:
11.5 ordu
Ikastaroaren formatua:
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia:
Paz de Ziganda
Helburuak:
- Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak ezagutzea.
- Ikasketa kooperatiboaren taldekatze motak ezagutzea.
- Ikasketa kooperatibo motak ezagutzea, horietan oinarritutako planifikazioak diseinatzea eta gelan praktikan jartzea.
- Taldeko lana, kooperazioa, arrakastatsua izan dadin trebetasun sozialak lantzeko estrategiak jorratzea.
- Ikasketa kooperatiboaren ebaluazioa ezagutzea.
Edukiak:
- Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak:
Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko osagaiak: elkarmenpekotasun positiboa, norberaren erantzukizuna, aurrez aurreko elkarreragina, gaitasun sozialak edo kooperatiboak eta taldearen prozesamendua (tratamendua, lanketa)
- Ikasketa kooperatiboaren taldekatze motak:
Taldekatze motak: heterogeneoak eta homogeneoak. Aditu taldeak azaldu. Taldeak egiteko erak (irakasleak egin, ausaz, beraiek aukeratzea). Garrantzitsua da, jarduerak duen helburua argi izatea taldekatzeak egiteko orduan.
- Ikasketa kooperatibo motak:
Oinarrizko taldeak, aprendizaia kooperatibo informala eta aprendizaia kooperatibo formala.
- Taldeko lana, kooperazioa, arrakastatsua izan dadin trebetasun sozialak lantzeko estrategiak.
- Ikasketa kooperatiboaren ebaluazioa.
Metodologia:
- Alderdi teorikoa lantzeko prestatzaileen aurkezpenak eta mintegiko parte hartzaileen lan aktiboa tartekatuko dira.
- Era kooperatiboan lan egingo dugu, taldean ekarpenak egin eta gure esperientziak partekatuz.
- Mintegian jasotakoa garatzeko, lan pertsonala proposatuko da: planifikatu eta gelan esperimentatu.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
- Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
- Saioetan parte-hartze aktiboa.
- Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Emaileak:
Amaia Montes Garate
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Zigor Ibarzabal Bastarrika
Hartzaile mota:
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hezitzaileak.