IKASTOLAKO HIZKUNTZA PROIEKTUA DISEINATZEKO MINTEGIA (NAFARROA)
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2019, Iraila 2-tik Ostirala, 2020, Maiatza 29-ra
Iraupena:
8 ordu
Oharrak:
Urriaren 30eta apirilaren 8ko saioak ONLINE izango dira. Maiatzaren 20ko saioa on line.
Ikastaroaren formatua:
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia:
NIE-Nafarroako Ikastolen Elkartea
Helburuak:
- Ikastolako hezkuntza-eragile guztiekin Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia-markoaren gaineko hausnarketa egiteko prestakuntza teorikoa eskaintzea.
- Ikastolako hezkuntza eragile guztiekin Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia-markoaren gaineko hausnarketa egiteko kronograma proposatzea eta adostea.
- Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko baliabideak aurkeztea.
- Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko kronograma proposatzea eta adostea.
- Daignosaren emaitzak ezaguturik, eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko baliabideak aurkeztea.
- Ikastola bakoitzean eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko kronograma proposatzea eta adostea (helburua: ikastola guztietan denbora tarte berean egitea, martxoaren amaierarako).
- Diagnosiaren emaitzetatik ikastola bakoitzean ateratako ondorioak ezagutaraztea.
- Hurrengo ikasturtean Hizkuntz Proiektua idazterako orduan ikastola bakoitzean kontuan izan beharreko elementuak ezagutaraztea.
- Nafarroako ikastolen argazki orokorra denon artean egitea, beraien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak identifikatuz.
- Hurrengo ikasturteari begira jartzea. Hizkuntza Proiektuaren idazketarako kronograma proposatzea eta adostea.
Edukiak:
- Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia - markoa.
- Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko baliabideak.
- Eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko baliabideak.
- Ikastole bakoitzak idatziko duen Hizkuntza Proiektua jasotzeko dokumentu digitala.
Metodologia:
- Saio presentzialak eta on line tartekatuko dira.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
- Mintegian asistentzia eta parte hartze aktiboa kontuan hartuko dira.
Emaileak:
Unai Arellano Lakabe
Hartzaile mota:
Ikastoletako zuzendariak eta Hizkuntza Proiektuko arduradunak