FRANTSES ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA
Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, frantseseko irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.
- Frantses arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
- DBH1. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala bukatzea, horretarako unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuz.
- Ahal balitz DBH 2ko lanketa hasi, beti ere arloa ebaluazio konpetentziala egiteko irizpideak definituz.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean DBH 1. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
EKI ikasmaterialaren diseinuan oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak Konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Inma Muñoa Barredo