EKI IKT ON-LINE: KONTZEPTU-MAPAK, ESKEMAK ETA INFOGRAFIAK SORTU (LUCIDCHART)

Ikastaro zerrendara itzuli

1.- Prestakuntza jardueraren titulua: Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak sortu Lucidchart erabiliz on-line ikastaroa

2.- Emailea/k: IKT taldeko kideak

3.- Jarduera garatzeko egunak: irailaren 28tik urriaren 9ra arte

  •  2 astetako on-line ikastaroa
  •  Ikastaro tutorizatua eta bi goizetan zuzeneko kontsultak egiteko aukerarekin (bi goiz horiek finkatuko dira)

4.- Prestakuntza jardueraren helburuak:

Kontzeptu-mapa, eskemak eta infografiak digitalki egiteko Lucidchart aplikazioa erabiltzen ikasi

5.- Jarduera garatzeko metodologia:

  •  Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  •  Jarduerak proposatuko dira edukian trebatzeko eta jarduera horien emaitza tutoreari pasako zaio
  •  Tutoreak jarduerak berrikusiko ditu eta onarpena emango die
  •  Zalantzak argitzeko bi goiz finkatuko dira: zalantzak e-mailez edo plataformako forotik bideratuko dira. Matrikulatuei adieraziko zaie bere garaian zein goiz eta zein tutore finkatu diren

6.- Edukiak:

Kontzeptu-mapak eta eskemak sortu LucidChart aplikazioa erabiliz

  •   Kontzeptuak adierazi, kontzeptuen loturak (geziak nola), kontzeptuen arteko hitz lotura nola, kontzeptu-mapak apaindu, txantiloien erabilera…
  •   Kontzeptu mapak eta eskemak bakarka zein taldeka egin:

●     Erdi egina dagoen Kontzeptu mapa osatu.

●     Kontzeptu itxura, orriaren tamaina eta ezaugarri nagusiak finkatu.

●     Irudiak txertatu.

●     Kontzeptu mapa partekatu eta publikatu.

Infografiak osatu eta sortu LucidChart tresna erabiliz

o      Infografiak osatu: txantiloia eskuratu, atalak berezitu, atalak blokeatu-askatu, atalak osatu, atal berriak gehitu…

o      Infografiak sortu:

o      Autoformak  aktibatu-desaktibatu

o      Autoformak  txertatu eta transformatu

o      Irudiak txertatu eta transformatu

o      Testuak txertatu eta transformatu

o      Infografia partekatu

o      Infografia publikatu

7.- Hartzaile mota: DBH 1.,  DBH 2.  edo DBH 3. mailako irakasleak

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Ekaina 15-tik Larunbata, 2015, Iraila 26-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2015, Iraila 28-tik Ostirala, 2015, Urria 9-ra
ON-LINE
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Ikastaro zerrendara itzuli