READY 1-2 ( NEW TEACHERS )

Ikastaro zerrendara itzuli

 

Izen emate data: 
Osteguna, 2024, Uztaila 4-tik Osteguna, 2024, Iraila 12-ra
Saioak: 
2024/09/13 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2024/10/18 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2024/12/13 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/01/31 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/03/21 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
2025/05/09 (Ostirala) 09:30-tik 14:30-ra
Iraupena: 
30 ordu
Oharrak: 

- Irailaren 13ko saioa Urretxu-Zumarraga ikastolan izango da.

- Urriaren 18ko saioa Santo Tomas Lizeoan. ARTIGAL izango da bertan.

Abenduaren 13ko saioa Urretxindorra ikastolan izango da. 

- Beste guztiak parte hartzaileen ikastolen artean aukeratuko dira.

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Helburuak: 
  • “READY FOR A STORY” ikasmaterialen ardatz teorikoak eta metodologikoak azaltzea.
  • Ikasmaterial horien erabilera egokirako orientabideak eta bitartekoak eskaintzea.
  • Praktikaren gaineko hausnarketa eragitea eta hobekuntzarako ildoak identifikatzea.
  • Proiektuan hasi berriak diren irakasleei banakako aholkularitza eskaintzea.
  • Ikasmaterialaren hobekuntza bideratzea.
Edukiak: 
  • Eleaniztasunaren oinarri psikopedagogikoak.
  • Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologia.
  • Ipuinen talde-narrazioa/antzezpena: hizkuntza berriaren lehen erabilera esanguratsua.
  • Taldeko ekintza, hizkuntza berriaren lehen esparru esanguratsu gisa.
  • Dramatizazioaren eta komunikazioaren teknikak.
  • Gelako komunikazioaren garapena eta eguneroko hizkuntza (errutinak).
  • Jarduera osagarriak.
  • Norberaren arazoak batera jartzea eta hauekiko orientabideak.
Lan dinamika: 

Fase intentsiboa irailaren hasieran egingo da eta ondoren saio presentzialak egingo dira:

  • Jarduera praktikoak
  • Saio praktikoak ikasleekin
  • Hausnarketa

Saioen artean aholkularitza eskainiko da. 

 

Ebaluazio irizpideak: 
  • Saioetara asistentzia.
  • Saioetan parte hartze aktiboa izatea. 
Emaileak: 
Susana de los Mozos de Miguel
Josep Maria Artigal Valls
Hartzaile mota: 
Haur Hezkuntzako ingeles irakasleak.
Ikastaro zerrendara itzuli